<< castellano

Sagardotegia

Hernani sagardogileen lurra da eta bertan ohitura arte bihurtzen duen sagardotegi bat dago, “ Iparragirre Sagardotegia”. 100 urte baino gehiagoko nortasun haundiko sagardotegia. Bere estilo moderno eta tradizionalaren ondorioz sagardotegira datorrenak erabat gozatzen du. Ekoizpen propioko sagardoa eta janaririk onenak giro aproposenean elkartzen dira. Hernanin, belaunaldiz belaunaldi, Iparragirre Sagardotegia.