OHITURA ARTE BIHURTZEN DUGU IPARRAGIRRE SAGARDOTEGIAN

GURE SAGARDOA

Kalitatea eta nortasuna aitortu izan zaizkio gure sagardoari. Ezaugarri horien bila, familian belaunaldiz belaunaldi transmititu diren esperientziak eta gaur egungo ezagupenak eta baliabideak uztartu ditugu, beti ere sagarren aukeraketa zainduz, eta, bereziki, bertako sagarraren aldeko apustua eginez.

Apustu horren lekuko dira Iparragirre baserriko sagastiak, non sagarrondo zaharrak eta berriak tartekatzen diren. Eta hortxe biltzen da sagardogintzarako onenetakoa den sagar klasea ere, Moko sagarra. Bere garaian osaba Migelek, Migel Beobidek, landatutako sagarrondoak txertatuta lortutako sagar klasea da Moko, garai hartan Errotan sagarra deitua. Gure sagastian du jatorria Moko sagarrak.


Kalitatea da gure helburua!




Iparragirre Sagardotegia, Bē Osinaga CIF. B20530374 - 20120 Hernani - Tel.: 943 550 328 - Icono E-mail