Gipuzkoan, Hernanin dago Iparragirre Sagardotegia,Gipuzkoan, Astigarragatik Nafarroarako bidean. Sagarrondo, sagardogile eta artisten lurralde honetan, ohitura arte bihurtzen duen sagardotegia duzu Iparragirre. Nortasun handiko sagardotegia da, ehun urteko historia gordetzen duena. Estilo modernoa eta tradizioaren zaporea uztartzen ditugunez, gure etxera datorrenak benetan gozatzen du. Bertako sagardoa eta kalitate oneko janariak eskaintzen ditugu, lagunarterik gozoenean dastatzeko. Belaunaldiz belaunaldi, Iparragirre Sagardotegia!